XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ia eta IIa taldeen barruan izakera metalikoaren aldaketak zenbaki atomikoaren aldaketarekiko paraleloa izan behar du; hau da, Cs-k Li-k baino propietate metalikoagoak agertu behar ditu, eta Ra-k Be-k baino propietate metalikoagoak.

Alkalino eta lurralkalinoen artean, lehenengoek dute izakerarik metalikoena.

Halogenoen eta Anfigenoen artean, izakera ez-metalikoa handitu egiten da taldearen barruan zenbaki atomikoa txikitzen den neurrian: Fluoroa da izakera ez-metalikorik handiena duena.

Azkeneko bi talde hauen barruan halogenoak dira propietate ez-metalikoenak ageri dituztenak.

8.7.- ALKALINOAK.

8.7.1.- Egoera naturala.

Metal alkalinoak erreaktiboak dira eta horregatik ez dira Naturan inoiz libre aurkitzen.

Jeneralean, beren konposatuak uretan oso disolbagarriak izaten dira.

Litio-gatzak gatzunetan lortzen dira batez ere, lurpean, sakonera handian.

Gatz hauetan ia %70 =nAc=I da.

Itsas ura lurrinduz ere =nAc=I lortzen da.

Txileko nitratoaren (=nAn=0ampsub3;) hobiak sodioa lortzeko baino baliagarriagoak izan dira nitratoa jadesteko.

Potasio-gatzik ugarienak, kloruroa eta sulfatoa dira.

Sodioaren eta potasioaren artean dagoen oreka, oso erlazio inportantea da landare eta animaliengan.

Landareek potasio gehiago dute eta animalietan, alderantziz, rubidio eta zesio-gatzak beste elementu alkalinoen gatzekin elkartuta aurkitzen dira kantitate txikietan.

Frantzioaren isotopo egonkorrik ez da aurkitu.

Honek zera esan nahi digu: Naturan ez dagoela inolako formatan.